






Uztarria Kultur Koordinakundeak antolatuta apirilaren 17an Unesco etxeko Belen Uranga zumaiarrak hitzaldia eskaini zuen sindikatu zaharrean. 'Munduko hizkuntza ondasuna arriskuan. Zer egin?' izan zuen Urangak hizketarako gaia eta ikus entzunezkoekin lagundu zion hizketaldiari. Kaito telebista hitzaldia grabatzen izan zen. Bideoa Kaitok Uztarriari utzitakoa da.




